Musika moderno lehiaketako epea ixtear

Mireia Bikuña 2009ko otsailaren 25a

Bergarako Musika Eskolak antolatutako I. Musika Moderno lehiaketan izenemate epea martxoaren 16an itxiko dute. Informazio gehiago gura duenak idazkaritza@bme.e.telefonica.net helbidera idatz dezake edo 943 76 57 80 telefonora dei dezake.

Musika eskoletako talde modernoendako lehiaketa da, eta ez dituzte profesionalak onartuko. Parte-hartzaile bakoitzak bi kantu aurkeztu ahalko ditu, gehienez. Lehiaketa modalitate bakar batera mugatu dute; alegia, musika modernora (pop. rock, blues. soul...). Emanaldiak Zabalotegi aretoan egingo dituzte.  Irabazleak 400 euro irabaziko ditu, eta publikoaren saria jasotzen duenak, 200 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak