Musika moderno lehiaketa deitu dute

Mireia Bikuña 2009ko urtarrilaren 28a

Bergarako Musika Eskolaren 25. urteurrenaren barruan, Musika Eskolako I. musika moderno lehiaketa deitu dute. Musika eskoletako talde modernoendako lehiaketa da, eta ez dituzte profesionalak onartuko

Parte-hartzaile bakoitzak bi kantu aurkeztu ahalko ditu, gehienez. Lehiaketa modalitate bakar batera mugatu dute; alegia, musika modernora (popa, rocka, bluesa, soula...). Emanaldiak Zabalotegi aretoan egingo dituzte.

Izenematea zabalik

Izenemate epea zabalik dago martxoaren 16ra arte. Horretarako, izenemate orria eta matrikularen ordainagiria bidali beharko dira. Informazio gehiago gura duenak idazkaritza@bme.e.telefonica.net helbidera idatz dezake, edo 943 76 57 80 telefonora dei dezake. Lehiaketako irabazleak 400 euro eroangoo ditu, eta publikoaren saria jasotzen duen taldeak, 200 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak