Musika Moderno Lehiaketa deitu du Musika Eskolak

Usoa Agirre 2009ko urt. 21a, 13:16
Bergarako Musika Eskolako 25. urteurreneko ospakizunen barruan, eskolak I. Musika Moderno Lehiaketa martxan jarri du. Lehiaketaren oinarrietan jasotzen dutenez, "musika eskoletako talde modernoentzako lehiaketa da eta modalitate bakar batera mugatuta dago: musika modernoa (Pop, Rock, Blues, Soul,...)".

Hemen dituzue oinarriak:

1.- Musika eskoletako talde modernoentzako lehiaketa da. Talde hauek ez dira profesionalak izango; gehienez, irakasle batek parte hartu dezakeelarik.

2.-
Eguna: 2009ko apirilaren  26an

3.-
Modalitate bakar batera mugatuta dago. Musika modernoa (Pop, Rock, Blues, Soul,...)

4.- Aurkeztutako abestiak propioak edo beste autore batzuenak izan daitezke.

5.- 2 abesti aurkeztu beharko dira.

6.- Antolatzaileak pianoa, anplifikadoreak, bateria eta ahots ekipoa jarriko du. Beste musika tresnak talde bakoitzak ekarriko ditu. Talde bakoitzak zehaztu beharko du zein material behar duen.

7.-
Izena emateko epea 2009ko urtarrilaren 16tik martxoaren 16ra bitartekoa izango da.

8.-
Parte hartzeko, erantsita dagoen inskripzio orria bete behar da.

9.-
Sariak:
  • 1go Saria: 400 euro.
  • Publikoaren Saria: 200 euro.
10.- Inskripzio guztiak jaso eta gero, bidaliko zaizue bakoitzaren saioaren ordutegia.

11.-
Epaimahaia 4 irakaslek osatuko dute; eskola parte-hartzaileen artean zozketatuko dira irakasleak. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da eta lehiaketa bukatu bezain laster erabakia zabalduko da.

12.-
Matrikula: 40 euro.

13.-
Inskripzio orria berarekin batera honako hauek bidaliko dira:
  • Hurrengo kontuan egindako ordainketaren agiria: KUTXA    2101  0070 83  0003023405

Agiri horiek guztiak helbide honetara bidaliko dira:

BERGARAKO MUSIKA ESKOLA

"MUSIKA MODERNO LEHIAKETA"

Espoloia z/g

20570 BERGARA (GIPUZKOA)

Tel./Fax: 943 765780

E-posta: idazkaritza@bme.e.telefonica.net

14.- Antolaketa arrazoiak direla eta, parte-hartzaile kopurua mugatua izango da (gehienez 10). Eskaera kopuruak muga hori gainditzen badu onarpena inskripzio ordenaren arabera egingo da.

15.- Lehiaketa honetan parte hartzeak araudi hauen erabateko onarpena dakar.

16.- Ekitaldi guztiak publikoak izango dira eta Bergarako Zabalotegi Aretoan izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak