Musika, jokoak, bazkaria eta beste Mizpirualde egoitzaren astean

Monika Belastegi Aranzabal 2008ko azaroaren 18a

Mizpirualde egoitzako nagusiek aste berezia ospatuko dut astelehenean, hilak 24, hasi eta zapatura bitartean.

17:00etan karta txapelketa izango dute eta 18:30ean, Musika Eskolako saxo, txistu eta klarinete taldeen emanaldia. Bihar, martitzena, toka eta igel txapelketa izango dira 17:00etan; 18:30ean, Musika Eskolako txikien abesbatzak eta akordeoi eta biolontxelo taldeek emanaldia egingo dute eta eguaztenean, 17:00etan bingoan jardun eta gero, Musika Eskolako gitarra eta trikitixa taldeek egingo dute emanaldia.
Eguenean, Pentsamendu positiboa delako hitzaldi izango da, 16:45ean eta 18:30ean, Musika Eskolako flauta eta biolin taldeen ekitaldia. Egubakoitzean, Imanol magoak emanaldia egingo du 17:00etan eta 18:30ean, Moises Azpiazu dantza taldeak emanaldia egingo du. Asteari amaiera emateko, zapatuan bazkaria egingo dute eta ostean Alai Taldeak emanaldia egingo du eta dantzaldia eta sari ematea ere egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak