Musika eskolako gazte bandak Anoetan joko du

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko apirilaren 18a

Bergarako musika eskolako gazte bandak Anoetan joko du domekan, apirilaren 20an. Real Sociedad-Nastic partidua jokatuko dute domekan Anoetan eta giroa alaitzea eta jokalariak animatzera joango da musika eskolako gazte banda. Partiduaren hasieran eta amaieran, adibidez, Realaren ereserkia, Txuri-urdin joko dute, Gipuzkoako beste musika banda batzuekin batera. Partiduak irauten duen bitartean txandaka joko dute bandek, giroa alaitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak