Musika Eskolako 25 ikaslek parte hartuko dute Andoaingo piano jaialdian

Mirian Biteri 2009ko ots. 11a, 17:49
Bihar eta etzi, zapatua eta domeka, Bergarako Musika Eskolako 25 ikaslek Andoaingo piano jaialdian parte hartuko dute. Laugarren urtea da aurtengoa bergararrak beste musika eskolako piano ikasleekin Andoainen elkartzen direla.

Aurtengo edizioan, gainera, epaimahaietako bat Bergarako Musika Eskolako Amaia Urdangarin piano irakaslea izango da.

Parte hartzaileak, lau eskutara edo bakarlari moduan, hiru kategoriatan banatuta egongo dira, adinaren arabera: A mailan, hamaika urtera arte dituzten hamaika umek parte hartuko dute; B mailan, hamabi eta hamalau urte bitarteko zortzi ikaslek eta C mailan, azkenik, hamalau eta hamazortzi urte arteko sei gaztek.

Bergarako Musika Eskolakoek mota horretako jaialdiek duten garrantzia azpimarratu dute: "Ikasleendako, gurasoendako eta irakasleendako motibagarriak eta aberasgarriak dira, beste herri batzuetako partaideekin kontaktuan egon eta jendaurrean pianoa jotzen ohitzen dira eta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak