Munilla: "Harrika beharrean, muxuka hartu naute; oso harrera ona egin didate"

Mirian Biteri 2010eko maiatzaren 16a

Bergarako Santa Marina eliza bete egin zen atzo, domeka, eguerdian. Lehen jaunartzeak eta Santa Marina eta San Pedroko hildakoen urteurrenak izan zituzten; baina, horretaz gain, ez ohiko bisitaria ere bazegoen han: Jose Inazio Munilla gotzaina, hain justu ere.

GOIENAri egindako adierazpenetan, gotzainak aipatu zuen oso meza "polita" izan zela eta "asko disfrutatu" zuela; jaunartzea egin zuten 19 neska-mutikoak izan zituen gogoan.

Gipuzkoako Pastoraltzako bikario berria Juan Kruz Mendizabal Kakux-en lana ere txalotu zuen. Horren harira, Munillak bergararren jarrera eskertu zuen: "Nahiz eta sakrifizioa eskatu, harrikada hartu beharrean, muxuka hartu naute. Oso harrera ona egin didate". 

Mezan aurpegi ezagunak ikusi zituela ere esan zuen; Zumagarran parroko lanak egin zituenean, Bergara aldeko jendea ezagutu zuela gogorarazi zuen.

San Pedro parrokiak berritzeko duen beharraz ere hitz egin zuen: "Guztiei laguntza eskatu diet, gotzaingotik ahalegin guztiak egingo ditugula esan diet".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak