Maiatzaren 23an izango da azkeneko erromeria. 20:30ean, afaria egongo da erromeria sortari amaiera emateko eta afal ondoren erromeria hasiko da, Izer, Alabier eta Lutxurdio trikitilarien eskutik.
Afarirako txartelak sagai
Bergarako kultura etxean eta Pol-Pol tabernan daude azkenengo erromeriarako sarrerak salgai 12 eurotan. Euria eginez gero, erromeria eta afaria Seminarioko patioan egingo dira.