Mundumira festaren barruan egingo diren kirol ekintzak

Maider Arregi 2008ko eka. 3a, 13:45
Mundumira dela eta Agorrosin Kiroldegia, kirol ekintzaz inguratuko da. Kanpo inguruak izango dira gehien aldatuko direnak. Hemen duzue kirol ekintzen gaineko eta berdegunearen informazioa:

Mundumirako egitaraua 2008

Ekainak 7, zapatua

Mendi bizikleta irteera eta kricket partidua: Lokatzak antolatuta: Mendi bizikleta irteera 16:00etan; Agorrosin kanpo inguruan, kasetak, anbulantzia, idazkaritza eta aparkalekuak kendu egingo dira.

Felix Iñurrategi Baltistan fundazioa: Berdegunean herriko gazteek kriket partida jokatuko dute herriko pakistandarrekin.

Ekainak 8, domeka

Famili arteko mendi bizikleta irteera: Lokatzak antolatuta, mendi bizikletarekin bidegorrian behera Osintxuraino jaitsiko da. Han jolas batzuk egin eta berriro gora igotzeko.

Bi mendi bizikleta martxak ez lehiakorrak dira. Biek eragina izango dute ohiko trafikoan eta oinezkoengan. Larunbateko mendi martxa irteeran errepidea 15 minutuan moztuko da eta goiko trenbidea ere ordu laurden luzean bizikletaz beteko da oinezkoen trabarako. Helmugara iristeko Lazpiurretik Agorrosinera bide bikoitza ipiniko da bata oinezkoentzako eta bestea txirrindularientzako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak