Mundu hobe bat posible dela erakutsi zuen Oihulari Klownek

Arritxu Barruso 2009ko mar. 21a, 17:34
Oihulari Klow taldeko aktoreek barre algara ederrak eragin zituzten barikuan Bergarako Zabalotegi aretora joandako ikusleen artean. Bi orduko algara saioa izan zen.

Dena dela, ikuskizuna bukatuta, buruari bueltaka joango ziren seguruenik asko eta asko etxera; barre artean zenbat egi ikusi berri zituzten pentsatuaz. Izan ere umorea eta satira erabilita errealitate gordina taularatu zuten aktoreek.

Jaque da antzezlanaren izena eta horixe izan zen erakutsi nahi izan zutena mundua jaque egoeran dagoela; berotze globala, herrialdeetan arteko desberdintasunak, eskubideen urraketak, matxismoa, borroka armatuak, justiziaren zuhurtzia falta, neurri gabeko kontsumoa, neoliberalismo ekonomikoa... Horiek izan ziren landu zituzten gaietako batzuk. Arazo horiek guztiak konpontzen saiatu ziren urdin koloreko lau superheroiak. Amaia Arriaran, Anduriña Zurutuza, Jose Carmelo Muñoz eta Andoni Egaña aktoreek lan bikaina egin zuten; benetako heroien moduan jakin zuten segundo gutxitan pertsonaiak eta eszenak aldatzen. Oso segituak diren sketchetan banatuta dago antzezlana.

Barrea bai, eta hausnarketa ere bai, baina ondorioak ere atera zituzten erakutsitako errealitate horretatik: mundu hobeago bat posible dela eta horretarako guztiok elkarrekin lan egin behar dugula. Bukaera emateko, aktoreek ikusleak artilezko hariekin osatutako sare batean lotu zituzten, guztion arteko elkarlana posible dela irudikatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak