'Mugituko da' kirol martxa zapatuan, Jose Luis Elkororen askatasunaren alde

Usoa Agirre 2010ko ira. 23a, 13:16

Hondarribitik abiatuko da martxa goizeko 9etan eta Bergaran bukatuko da elkarte gastronomikoek prestatuko duten afari-meriendarekin. Igerian, piraguan, arraunean, korrika eta bizikletan egingo dute kirolariek.

Hondarribian korrikaldi bat egin eta itsasontziek hartuko dute testigua (elefante txiki bat) Pasaiara eramateko. Igerian pasatuko dute badia eta korrika jarraituko dute Martuteneraino. Han txalaparta eta etxafuegoak botako dituzte Jose Luisek kartzela barrutik entzun ditzan eta berehala bizikletan jarraituko dute. Hernanin zehar Egin-eko langile ohiek mugituko dute elefantea.

Zarautzera iristen direnean ikurrina bat aireratuko dute  Alkateen Mugimendua izan zena gogoratzeko, haiek izan baitziren 77an ikurrina legeztatzea lortu zutenak eta Jose Luisekin batera Azpeitia, Arrasate, Hernani eta Zarautzeko alkateek ere mugimendu horretan parte hartu zuten.

Testiguak bizikletan jarraituko du bidea egiten Getaria eta Zumaia zeharkatuz. Deban Bergarako zikloturistek hartuko dute erreleboa eta Ondarroan igerilariek. Lekeition gogora ekarriko dute GALek hil zuen Elkororen kide eta lagun Santi Brouard medikua.

Lekeitiotik Markinara bidea hartuko dute; Elgoibar eta Soraluzetik pasatuko dira Elgetara iristeko. Jose Luis jaio zen herritik lan egin zuen herriraino, Antzuolaraino, korrika jarraituko dute eta handik bera bizi izan den herriraino, Bergararaino.

Bukatzeko, herriko elkarte gastronomikoek antolatuta pintxo-poteoa egongo da.

Martxa pausoz pauso

Igerian

10:15 Pasai S. Pedroko bokanatik badia gurutzatuko da
13:35 Saturraraneko hondartzatik Ondarroakonhondartzaraino

Piraguan

14:25 Mendexako hondartza txikitik (zubi inguruan), Lekeitioko irlara

Arraunean

14:35 Lekeitioko irlatik portura

Korrika

10:20 Pasaiatik Ametzagañara (Martutene ondoan)
16:55 Elgetatik Bergarara mendiz
17:45 Bergaratik Antzuolara trenbidetik
18:30 Antzuolatik Bergarara trenbidetik

Bizikletan

10:50 Ametzagainatik (Martutene) Hernanira
11:15 Hernanitik Zarautzera (Oriotik)
12:15 Zarautzetik Debara
13:15 Deban bergarako zikloturistak jarraituko dute Lekeitioraino
14:55 Lekeitiotik Elgoibarrera
15:55 Elgoibarretik Elgetara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak