Mudejarrek egindakoa izan daiteke Jauregi etxea

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko uzt. 11a, 22:19
Erromara bidalitako laginek diote igeltsuzkoa dela, mudejarrenak bezala. Datu hori konfirmatzen badute, garrantzia historiko handiagoa izango du eraikinak.

Plazako Jauregi etxea mudejarrek egindakoa izan liteke. Konfirmatzeke dago datu hori, baina eguaztenean jasotako txosten batek dio igeltsuz eginda dagoela eraikin horren erliebea, eta igeltsua mudejarrek erabiltzen zuten. Beraz, pentsa daiteke Jauregi etxearen erliebea mudejarrek egin zutela. Horixe uste dute, behintzat, etxearen fatxada berriztatzen ari diren adituek.

Garrantzia historikoa
Hsitorialariek uste hori baieztatzen badute, garrantzia historiko handia duen gertaera izango da zaharberritzaileen esanetan. "Pentsatzen genuen igeltsuz eta karez eginda egongo zela erliebe hori, baina Erromako institutura bidali ditugun laginek diote igeltsuz bakarrik dagoela eginda. Hori mudejarrek egiten zuten eta hau ere eurak egin zutela baieztatzen bada, Aragoitik etorritako mudejarrek egina izan liteke, notizia garrantzitsua izango da. Bergarako klima ez da Marokokoa bezalakoa", esan du Eudalad Guillamet berriztatzaileak, Jauregi etxearen zaharberritze lanen arduradun teknikoak.
 
Egoera txarrean
Jauregi etxea XV. mende bukaerakoa edo XVI. hasierakoa da. "Etxea benetan berezia egiten duena da lehenengo pisuan erliebea egotea. XIX. mendean obra garrantzitsuak egin zituzten; hiru pisu berri egin zioten, adibidez, baina erliebea mantendu egin zuten", azaldu du Xabier Aranburu museologoak. Erliebea, baina, apurtzen hasi zen denborarekin, 10 zentimetroko tartea paretatik zati batzuetan. Horregatik, zaharberritzaile profesionalak kontratatzea pentsatu zuen Udalak eta Eudalad Guillamet eta Petra kooperatiba elkartea kontratatu zituen.

Lanen kostuari buruz, Banco Guipuzcoanok, Aldundiak eta Udalak jarriko dute dirua. Banketxe horrek 100 urte egingo ditu bi urte barru Bergaran, egun

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak