Moises Azpiazuren omenezko txapelketan hamabi dantza bikote arituko dira

Mirian Biteri 2007ko irailaren 21a

Gaur arratsaldean izango da Moises Azpiazuren omenezko dantza txapelketa udal pilotalekuan. Ikuskizuna 19:00ean hasiko da. Hamabi bikotek hartuko dute parte.

Partaideen artean, Bergarako bi bikote daude. Mikel Igartuak-Ibane Basetak eta Jon Arrillagak-Izarne Medinak osatzen dituztenak, hain zuzen.

Bizkaitik bost bikote etorriko dira eta Gipuzkoatik, berriz, zazpi. Azken horien artean, esandako bi bergararrak eta iazko Moises Azpiazuren oroimenezko txapelketan irabazi zuen bikotea daude. Alegia, Azkoitiko Azpitarte anai-arrebak. Fandango eta arin-arin bana dantzatuko beharko du bikote bakoitzak.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak