Mizpirualden azpikontratatutako langileen protestak

Edu Mendibil 2009ko martxoaren 30a

Bergarako Mizpirualde zaharren egoitzan azpikontratatutako langileek protesta ekitaldiekin jarraitzen dute. Langileen lan hitzarmena kontratatzeko negoziazioak etenda daude patronala (Adegi eta Lares) eta sindikatuak ez direlako ados jartzen.

Mizpirualde egoitzako langileek elkarretaratzeak eta geldialdiak egin zituzten joan den astean. Gaur, astelehena, 08:00etatik 09:00etarlan geldialdia egin dute eta gauza bera egingo dute 22:00etatik 23:00etara. Era berean, elkarretaratzea deitu dute Samsic Iberia enpresaren bitartez Bergaran azpikontratutakoek. San Martin plazan elkartuko dira, 20:15etik 20:45era.

Mizpirualdeko lan taldearen %75 azpikontratatukoa da Samsic Iberia enpresaren bitartez: 65 langile inguru dira Bergarako egoitzan azpikontratatutakoak.

Eguaztenean, apirilak 1, ELAko ordezkariek bilera egingo dute Donostian, lan hitzarmenaren negoziazioak desblokeatzeko ahaleginetan. Hain zuzen ere, orain dela bi astetik etenda daude patronalaren eta sindikatuen arteko negoziazioak. Bergarako egoitzaren kasuan ELA eta LAB elkarlanean ari dira. Gipuzkoako egoitzetan egoera ezberdina denez, kasu bakoitzaren araberako mobilizazioekin dihardute han eta hemen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak