Mizpirualdek Bikaintasunarekin Konpromiso Diploma jaso du

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko urt. 23a, 13:32
Mizpirualde zaharren egoitzak Euskalitek ematen duen Bikaintasunarekin Konpromiso Diploma jaso berri du; urtarrilaren 15ean jaso zuen, hain justu ere, Bilboko Euskalduna jauregian egindako ekitaldian. Zaharren egoitzako arduradunen helburua da 'Zilarrezko Q'-a jasotzea 2009an barrena.


Diploma banaketara Udaleko eta Mizpirualde egoitzako ordezkariak joan ziren. Udaletik joan ziren Agurne Barruso alkatea eta Roberto Martinez Ongizate saileko batzordeburua eta Mizpìrualde egoitzatik joan ziren Gregorio Iruretagoiena, administratzailea eta Monserrat Ruiz, langilea.


2008an Euskaliteko kanpo kontrastea gainditu zuten hainbat sektoretako 52 erakundek jaso zuten diploma hori. Hain justu ere, osasun, zerbitzu, zerbitzu aurreratu eta hezkuntza arloko erakundeek. Mizpirualde egoitzaren kasuan, zerbitzuen arloan jaso zuen esandako errekonozimendua, beste hamaika talde, elkarte eta erakunderekin batera.
Diplomaren helburua da kudeaketa hobetzeko ahaleginean EFQM Modeloa erreferentzia marko moduan erabiltzen duten erakundeak errekonozitzea.

'Zilarrezko q'-a helburu

Mizpirualde zaharren egoitzak 2006 urte amaieran ere jaso zuen Bikaintasunarekin Konpromiso Diploma, dagokion ebaluazioa egin eta gero. 
Gregorio Iruretagoiena egoitzako administratzailearen esanetan, pozik daude jasotako errekonozimenduekin eta gehitu du bikaintasunerako bidean aurrera urratsak emateko 2009an Zilarrezko Q-a eskuratzea dela euren asmoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak