Mikel Zubimendi aske utziko dute, fidantzapean

Usoa Agirre 2010ko api. 14a, 19:24
Arantza Santesteban, Jon Garai, Juan Joxe Petrikorena, Mikel Zubimendi, Aner Petralanda, Ibon Arbulu, Hasier Arraiz, Marije Fullaondo eta Marisa Alejandro Batasuneko kideak aske utziko dituzte datozen orduotan, 50.000 euroko bermea ordainduta.

Baliteke auzitegiak debeku batzuk jartzea laurei, libre utzi dituzten Batasuneko beste kide batzuei bezala. Martxoaren 26an Joseba Permach, Joseba Alvarez eta Juan Cruz Aldasoro atera zituzten kartzelatik baina, bakoitzari 50.000 euroko bermea jartzeaz gain, Espainiako Estatuko mugak igarotzeko debekua ezarri diete, pasaporteak kendu dizkiete, astero epaitegian sinatzeko baldintza jarri diete, auzitegiek hala eskatutakoan aurkeztekoa, etxebizitzaz ez aldatzekoa eta politikan ez aritzekoa. 

Seguran atxilotuak

Marije Fullaondo ez beste guztiak 2007ko urriaren 4an atxilotu zituen Espainiako Poliziak, Seguran, Batasuneko beste hainbat lagunekin batera.

Imanol Iparragirre, Ana Lizarralde eta Maite Diaz de Heredia ere atxilotu zituzten orduan Seguran, baina kartzelan jarraitu beharko dute, beste auzi batzuk ere badituzte-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak