Dantzari onenak
Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroatik joandakoak ziren parte-hartzaileak; une honetan Euskal Herrian dantza soltearen arloan dauden dantzari onenak. Bost dantzari bergararrak ziren, gainera: Jon Arrillaga eta Izarne Medinak osatutako bikotea, Mikel Igartua eta Ibane Baseta, eta Janire Urbieta, Xabier Azurmendi zegamarrarekin osatutako bikotean.
Eneko Gil eta Nerea Vesga errenteriarrek bigarren postua lortu zuten, eta hirugarrena Igartuak eta Basetak. Garaileek Segurako Udalaren sari nagusia jaso zuten: Nestor Basterretxearen eskultura Azkoitiko udaletxean geratuko da, hiru aldiz jarraian irabazi dutelako, 700 euro eta oroigarri bana, txapela eta lepokoa, euskal makila bana eta lau bidaia.
Epaimahaia
Bigarren sailkatuek 500 euro eta oroigarria jaso zuten, eta bergararrek 400 euro eta oroigarria eskuratu zuten.
Atzoko emanaldia osatzeko, Jon Maia dantzariaren zuzendaritzapean, ikuskizuna egin zuen Kukai taldeak.
Bost kideren ardura izan zen dantzarien lana neurtu eta puntuak ematea: Joxe Juan Ugalde, Rafa Salaberria, Jesus Mari Garate, Jose Antonio Atxukarro eta Gabriel Alonso, guztiak Euskal Dantzarien Biltzarreko kideak. Lau alor neurtu zituzten: erritmoa, berdintasuna, zailtasuna eta osotasuna.