Mikel Goñik jokatuko du egubaikotzean herriko pilotalekuan

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko mai. 8a, 14:48
Goñi-Urberuaga, Galarza V-Arizmendi eta Titin-Eulate, Xala-Lasa jaialdia 22:15ean hasiko da; astelehenean, Bergara Hiria pilota txapelketako finalak izango dira.

Lehen mailako pilotarien arteko pilota partiduak egongo dira gaur, egubakoitza, herriko frontoian. Martitzeneko partidak erabakitze daude oraindik. Udalak eta Aspe enpresak azken orduan lotu dituzte bi pilota jaialdiak, Mendekoste jaien barruan.

Mikel Goñi izango da jokalarietako bat; berragertu zenetik bigarren partida du. Hain zuzen ere, bi partidu jokatu dituzte gaur eta lehenengoan jokatu du berak Urberuagarekin batera. Galarza V eta Arizmendi izango dituzte aurkari. Bigarren partiduan, Titin eta Eulatek, Xala eta Lasaren aurka jokatuko dute. 22:15ean hasiko da lehen partidua eta ETBk botako du.

Bergara hiria txapelketa
Bestalde, astelehenean Bergara Hiria txapelketako finalak jokatuko dituzte, 19:30ean. Jaunarena-Berguera, Elezkano-Landaburu eta Oillo-Linzoiain, Mendizabal (Antzuola)-Larrinaga pilotariek jokatu dituzte finak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak