Mikel Garateren margoak Aroztegin

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko uzt. 22a, 14:48
Tamaina ezberdinetako 40 lan inguru daude ikusgai abuztuaren 9a arte.

Mikel Garate margolari azkoitiarraren erakusketa dago zabalik Aroztegi aretoan gaurtik, egubakoitza.

Tamaina ezberdinetako 40 lan inguru ekarri ditu Garatek Bergarara. "Koloretsuak dira margo denak eta formato ezberdinetan daude. Irudien antolamendua parametro ezberdinetan neurtzen hasi nintzen duela bost urte, eta ordutik hona egindako lanak ekarri ditut", zehaztu du azkoitiarrak. "Lehen ere egona naiz Aroztegin, baita ikusle moduan ere, eta areto egokia da, irekia", jarraitu du. Erakusketa abuztuaren 9a arte egongo da zabalik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak