Mikel Calvo Abarzuzak lortu zuen lehenengo saria Honostruz lanarekin. Bigarren sailkatua, Jose Requejo Rodriguez izan zen La cita filmarekin, eta hirugarren postuan geratu zen Ion Unamuno Lekuona Ohorearen zaporea obragatik.
kirol argazkiak
Sari gehiago ere banatu zituzten egubakoitzean: kirol argazki lehiaketakoak. Koloreetan ateratakoen atalean, Benito Cantero bergararrak irabazi zuen lehenengo saria Motokross Bergaran argazkiarekin, bigarrena Javier P.Fernanadez Ferreras berangarra izan zen Crawl argazkiarekin, eta hirugarren saria Joseba Leturia bergararrak jaso zuen Portalet argazkiagatik.
Zuri-beltzekoen atalean, argazki onena Benito Canteroren Unai Aitzurin izan zen, bigarrena Asier Castro bilbotarraren Urdiña, eta hirugarrena Iosu Garai legazpiarraren Aitz.