Mikel Calvok irabazi du Mendekoste jaietako kartel lehiaketa

Maider Arregi 2008ko api. 11a, 12:31
Mikel Calvo Abarzuza bergararrak irabazi du Bergarako Udaleko kultura sailak antolatutako 2008ko Pentekosteetako kartel lehiaketa. Mikel Calvok 600 euroko saria jasoko du Udaleko kultura sailaren eskutik. Sari banaketa, maiatzaren 16an izango da kultura etxean.

Guztira, 18 urtetik beherako egileek egindako 34 kartel jaso dira lehiaketa horretan, eta 18 urtetik gorakoek egindako 6 kartel. Beraz, guztira 40 kartel.

Esan beharra dago Bergarako ikastetxeetatik parte hartu duten gaztetxoek ere izugarrizko maila ona erakutsi dutela, eta antolatzaileek hurrengo urteetan ere lanak aurkeztera animatu nahi dituzte.

Bergarako Udaleko kultura sailak erakusketa egingo du lehiaketara aurkeztutako kartel guztiak herritarrei erakusteko. Kultura etxeko erakusketa aretoan egingo da erakusketa, maiatzaren 16tik 24ra. Irabazleari, berriz, maiatzaren 16an arratsaldeko 19:00etan emango zaio saria, erakusketa inauguratzearekin batera, Bergarako kultura etxean.

Saritu gabe gertatu diren lanak erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta hogeita hamar eguneko epean jaso ahal izango dira. Beraz, ekainaren 24ra arte. Epea amaitu ondoren egileek jaso ez badituzte, pentsatuko da ez dituztela aintzakotzat hartzen, eta Udala horietaz libreki baliatu ahal izango da. Era berean, ez da erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik onartuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak