Miguel Altuna ikastetxearen gaineko informazio guztia poltsikoko telefonoan

Amagoia Lasagabaster 2007ko ots. 13a, 18:09
Hemendik aurrera Miguel Altuna institutuaren gainean informazioa izan gura duen edonork poltsikoko telefonoa erabili besterik ez du. Bluexare enpresari esker, zentroko informazioa guztia SMS bidez jarri dute eskura.

Liburu edo orriak inprimatu beharrean poltsiko telefonoan informazioa gordeta izango dute. Institutura heltzeko mapak, egun dituzten proiektu eta ikastaro desberdinak, egutegiak, ikastetxekoa planoak, institutuarekin lankidetzan dauden enpresen izenak… Informazio zabala eskaintzen dute.

Informazioa lortzeko bideak

Proiektua Bluxare poltsikoko telefonoetarako edukien sorkuntza eta banaketa enpresak egin du. Aplikazioa JAVA lengoaian garatuta dago, orain arte, jokoetarako erabiltzen den aplikazio berean. Erabiltzaileak, informazioa eskuratzeko bi bide ditu:

  1. IMALTUNA idatzi eta sms bidali dezake 5533 zenbakira.
  2. www.imaltuna.com/wap idatzi eta doan jaitsiko zenuke eskatutakoa.

Poltsikoko telefono gehienek dute gaur egun beharrezko teknologia.

Bluetooth bidez

Etorkizunean, gainera, beste sistema batez ere banatuko dute poltsiko telefono bitartez informazioa. Migel Atuna institutura matrikula egitera doazen guztiek Bluetooth emisorarekin egingo dute topo. Hala, poltsiko telefonora mezu bat iritsiko zaie informazioa jaso gura duten galdezka. Baiezko aukera hartuz gero, pantaila txikian izango dute lehen aipatutako informazio guztia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak