Miguel Altunan eta Ipintzan datorren astean hasiko dute ikasturte berria

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko irailaren 3a

Datorren astean egingo dituzte ikasturte berriko aurkezpenak Miguel Altunan eta Ipintzan.

Ipintza Institutuan astelehenean, irailak 8, hasiko dute ikasturte berria. Hauxe da ikasturte berriaren aurkezpenaren ordutegia.
  • DBH 1. maila: 11:00etan
  • DBH 2. maila: 11:15ean
  • DBH 3. maila: 11:30ean
  • DBH 4. maila: 11:45ean
  • BATXIL. 1. maila: 11:00etan
  • BATXIL. 2. maila: 11:30ean
Egun horretan, eta ohiko lekuetan, autobus zerbitzua izango da: 10:30ean Ipintza Institutura joateko eta 13:00etan etxera bueltatzeko. Jantoki zerbitzua irailaren 17an hasiko dute.

Bestalde, Miguel Altuna Institutuan irailaren 9an emango diote hasiera ikasturte berriari:
  • 1. maila: 10:00etan
  • 2. maila: 11:00etan
  • Eskaintza partziala: 18:00etan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak