Miguel Altuna Institutuan hotzeko estanpazioaren inguruko jardunaldiak egin dituzte

Asier Alkorta 2010ko uzt. 6a, 16:51
Miguel Altuna Institutua, azken bi urteetan Maiatz Simulform proiektu europarrean murgilduta dabil. Bertan izan dira atzerriko hainbat aditu, eta ikasleei modulua bukatu izanaren titulua ere eman zaie. Baina goizeko hitzaldietan, hotzeko estanpazioan eman diren berrikuntzak ere erakutsi dira.


Gaur egun egiten diren piezen konplexutasunari erreparatuz eta estanpazio makinen berrikuntzek ahalbidetzen dituzten operazioak azaldu dituzte. Horretarako Italia, Danimarka eta Frantziatik etorritako adituek euren jakituria elkarbanatu dute Miguel Altuna institutuan.

Sektore hau garrantzitsua da bailaran, nahiz eta oraindik zabaltzen ari den. Bergarako institutuan orain bi urteetatik dabiltza proiektu europarrean, baina urte gehiago dira hotzeko estanpazioaren inguruan lanean hasi zirela.
Proiektu europar hau sektore honetan eman diren berrikuntzak erakusteko planteatu zuten. Hotzeko estanpazioak bailarako enpresak lehiakorragoak izateko lagunduko du, oraindik behar hainbat errotu gabe dagoen sektorea gehiago bultzatzeko.

Gaurko jardunaldian egon diren aditu guztiez gain, David Urzainki Hezkuntza Saileko sailburuordea izan da Bergaran. Azpimarratu duenez, bide honetan jarraituz aterako gara krisitik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak