Miguel Altuna, Europako proiektu baten bultzatzaile

Monika Belastegi Aranzabal 2008ko abe. 1a, 17:30
Proiektua garatuko dute Danimarka, Frantzia eta Italiako zentroekin elkarlanean. Hango ordezkariak Bergaran izan dira egunotan


Leonardo Da Vinci Europako programaren barruan, nazioarteko topaketa egin zuten eguen eta egubakoitzean Miguel Altuna institutuan. Programa horren baitako Maiatz-Simulform proiektuaren bultzatzailea da Miguel Altuna eta horixe izan da topaketa bertan egiteko arrazoia. Proiektu horretan bazkide ditu Italia, Danimarka, Frantzia eta Euskal Herriko hainbat ikastetxe eta horietako ordezkariek hartu dute parte topaketan.
Leonardo Da Vinci programaren 2008ko deialdira 180 proiektu aurkeztu ziren eta epaimahaiak 31 hautatu zituen; hain justu ere, hautatuetako bat da Miguel Altunaren  Maiatz-Simulform proiektua, Berrikuntzaren Transferentziako modalitatean.
Proiektu horrek bi urte iraungo ditu eta helburua da alanbrearen hotzeko estanpazioko diseinua eta elementu finitu bidezko simulazioaren gaineko hainbat proiektu berritzaileren emaitzak Lanbide Heziketara egokitzea eta transferitzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak