Estazioko musika entsegu lokalen erabilera araututa

Monika Belastegi Aranzabal 2008ko abenduaren 1a

Gaur, astelehena, ziren hastekoak goiko estazioko eraikina egokitzeko lanak

 

Goiko trenbidean musika taldeendako  egokituko dituzten entsegu lokalak erabiltzeko araudia onartu zuen udalbatzak, aho batez, astelehenean egindako osoko bilkuran.

Hala, lokalok erabiltzeko, talde bakoitzeko kide guztiek 16 urtetik gora izan beharko dute eta gutxienez, talde bakoitzeko kideen erdia Bergarakoa izan beharko da. Horrekin batera, 30 euro ordaindu beharko dute hileko kuota gisa, eta entsegu ordutegia izango da: astelehenetik domekara, 10:00-22:00. Bestalde, lokal bakoitzak –zortzi egokituko dituzte–, gutxienez, hiru talderi emango die zerbitzu.

Goiko estazioko eraikina erabiliko duten musika taldeak Goiko Rock elkartean batu dira eta haien lehendakari Eugenio Pelicano –Lord Witch taldea– izango da. Hala, elkarte horrek hartuko ditu beregain: garbiketa lanen gastua eta argiarena.

Egokitze lanak gaur hastekoak ziren eta bukatu arte –bost bat hil– Jamen entseatuko dute taldeek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak