Mieresko La Union Otxotearen kontzertua zapatuan

Maider Arregi 2009ko azaroaren 24a

Mieresko La Union Otxoteak emanaldia egingo du hilaren 28an, Bergarako Alai-taldea eta Ondarroako Unanue Kamara abesbatzarekin batera. Kontzertua Santa Marina parrokian izango da 20:00etan.

Mieresko La Union Otxotea, egun Asturiasko abesbatza garrantzitsuena da. Martxoan, Bergarako Alai-taldea Asturiasko abesbatzen topaketan izan zen eta orain, Mieresko La Union Otxoteak emanaldia egingo du zapatuan, hilaren 28an.

Emanaldian, Ondarroako Unanue Kamara abesbatzak ere hartuko du parte. Emakume talde batek osatzen du Ondarroako abesbatza eta 20 urte daramate estilo ezberdineko kantuak abesten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak