Meza orduak eta hileta lekuak aldatu dira

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko urr. 2a, 15:33
Bi hileta daudenean, lehenengo hil denaren parrokian egingo dituzte biak.


San Pedro eta Santa Marinako parrokien arduraz gain Antzuolako parrokiarena ere badute orain Bergarako bi apaizek eta horrek aldaketa batzuk ekarri ditu. Herriko parrokietako eta auzoetako meza orduak, adibidez, aldatu egin dituzte eta baita hiletak egiteko orain arte jarraitu den irizpidea ere.

Hiletak egiteko irizpidea
Orain arte hildakoaren parrokian egin dituzte hiletak, baina hemendik aurrera aldatu egingo da hori. Hileta bakarra dagoenean ez dago arazorik, baina bi hileta batera gertatzen direnean, lehenengo hil denaren parrokian egingo dituzte hileta biak. Bestalde, domeketan ez da hileta elizkizunik egingo.
Meza orduak ere aldatu egin behar izan dituzte Juan Kruz Mendizabal eta Iñigo Mitxelena apaizek. "Bergaran, 19:00etako meza, adibidez, txandatuz emango dugu, aste baten San Pedron eta hurrengoan Santa Marinan. Datorren astean, adibidez, Santa Marinan emango dugu", azaldu du Mendizabalek.

Bestalde, Elosun 11:00etan izango da meza aurrerantzean eta Uzarragan, domeka guztietan egin ordez, hileko lehen domeketan egin  go dute bakarrik, 10:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak