Meza eta txokolate jana gaur, San Martzial eguna ospatzeko

Jasone Zabala 2008ko ekainaren 30a

Datorren domekako San Martzialeko erromeriarako motorrak berotzen hasteko, gaur, San Martzial eguna ospatzen da Bergaran. Goizena goizerako, egitaraua prestatu dute.

Horrela, 07:00etan, urtero egiten den moduan, Santa Marinako elizan kanpai jotzea egongo da. Ondoren, nahi duten herritar guztiek aukera izango dute Santa Marinatik hasita San Martzialera letania errezatuz egingo den igoeran parte hartzeko; horren ostean, meza izango da San Martzialeko ermitan eta amaitzeko, San Joxepe elkartekoek prestatutako txokolate jana egongo da nahi duenarendako indarberritzeko.

Txosnaren esplotazioa

San Martzialgo zelaian dagoen txosnaren esplotazioa egiteko deialdia luzatu zuen Udalak. Lehen deialdira ez zen inor aurkeztu. Horregatik, Udalak epea luzatzea erabaki du. Interesa duen Bergarako irabaz asmorik gabeko entitate edo elkarte edo-eta interesa izan dezakeen edonork bere eskaera egin dezake udaletxean bihar 13:00ak arte. Eskaera orriak udaletxeko idazkaritzan jaso ditzakezue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak