Merkealdi azoka egingo dute dendariek

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko ots. 23a, 16:57
Martxoaren 7an egingo dute, Bedelkarreko 25 bat dendak, herriko kaleetan barrena


Bedelkarrek ekimen berria egingo du martxoaren 7an; merkealdi azoka, hain justu ere. Elkarteko 25 bat dendak hartuko dute parte eta helburua da denda kalera ateratzea. Hain justu, komertzio bakoitzak denda aurrean jarriko du erakusmahaia. Denda aurrea atondu egingo dute eta kalean salduko dute egun horretan, kaleko merkatu txikia balira bezala.

Alde zaharra, oinezkoendako

Alde zaharrari dagokionez, kaleak estuak eta espaloi gutxikoak direnez, dendak kalera atera ahal izateko, trafikora itxi egingo dute martxoaren 7an. Hala, San Pedro, Artekale, Barrenkale eta Bidekurutzeta kaleetatik ez da ibilgailurik igaroko.
Eguna borobiltzeko Musika Eskolako musikariak goiz eta arratsalde ibiliko dira herriko kaleak alaitzen eta umeendako puzgarriak ere egongo dira 17:00-19:00 ordutegian San Martin plazan.  
Merkealdi azokak modan daude gaur egun eta Bedelkarrekoek eutsi nahi izan diote aukera horri. Gainera, urrian Udal pilotalekuan egin zuten azokak izandako erantzun onak ere animatu egin ditu merkealdietan ere merkatu txiki antzeko hau egitera.

Urrian azoka pilotalekuan

Urriko azokari dagokionez –oraindik data erabat zehazteke dago–, aurten ere egingo dutela aurreratu dute, iazkoak izandako harrera ona ikusita. Hala, bakarrik zapatuan egin beharrean, zapatu eta domekan izango dela azpimarratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak