Ekainaren 7an, zapatuan, 16:00etan egingo da mendi bizikleta zeharkaldia. Zeharkaldi ez-lehiakorra da. Gehienez 250 lagunek parte hartu dezakete. Hemen izena emateko formularioa eta ibilbidea.
Ibilbidea
Bergara - Gorla - Irukurutzeta - Karakate - Soraluze - Bergara. Guztira 44 Km inguru.
Irteera. Ordua eta lekua
Irteera ekainaren 7an, zapatuan, 16:00etan izango da, Bergarako Agorrosin kirol-gunetik.
Helmuga
Proban zehar hainbat erakusketa, musika eta abar egongo dira. Proba bukatutakoan, marka babesleek lagatako materialaren zozketa izango da. 19:30ean, BTT Euskadik "Euskadiko BTT zentroak" proiektua aurkeztuko du.