Mendekotasuna duten pertsona nagusiak zaintzen ikasteko ikastaroa martxan

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko ira. 13a, 11:12
Irailaren 21etik urriaren 28ra izango da eta dagoeneko zabalik dago izenematea, Miguel Altunan.

Mendekotasuna duten pertsona nagusien zaintzaren gaineko ikastaro teoriko-praktikoa antolatu du Bizikasi zerbitzuak.
Irailaren 21ean hasi eta urriaren 28ra bitartean izango da, martitzen, eguazten eta eguenetan honako ordutegian: irailaren 21ean eta 22an, 16:00-20:00 ordutegian izango dira eskolak eta irailaren 23tik urriaren 28ra, 15:00-18:30 ordutegian.
Izenematea dagoeneko zabalik dago eta horretarako zein informazio gehiagorako jo behar da Bizikasi zerbitzuak Miguel Altunan duen bulegora, info@bizikasi.com helbidera idatzi edo 943 76 93 94 zenbakira idatzi (Miren Errasti).

Errazago zaindu

Ikastaroaren atal praktikoan irakatsiko dituzte mugikortasun arazoak dituzten pertsonak mugitzeko teknikak, garabiak egoki erabiltzen eta ohean egoteko postura egokienak bezalako ikasgaiak. Teorikoan azalduko dituzte komunikazio teknikak eta gaixoaren jokabide aldaketen aurrean nola jokatu, esaterako. Eskolak emango ditu Leire Yarzak, Matia Fundazioko terapeuta okupazionalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak