Maiatzaren 10ean, zapatuan, Elkarteen Arteko Bakailao Lehiaketa egingo da, Mendekoste jaien barruan. Interesatuek lehiaketan izena emateko azken eguna apirilaren 30a izango dute. Hemen dituzue lehiaketan parte hartzeko arauak:
- Lehiaketan izena eman nahi dutenek apirilaren 30a izango dute azken
eguna, telefonoz Bergarako kultura etxera deituta (943 77 91 59).
- Bergarako gastronomia elkarteek hartu ahal izango dute parte.
Elkarte bakoitzetik talde bakarrak eman ahal izango du izena
lehiaketan, eta talde bakoitza 2 pertsonaz osatuta egongo da.
- Lehiaketako parte hartzaileek Bergarako Kultura etxean hartuko
dituzte lehiaketa egunean bakailaoa prestatzeko lurrezko kazuelak,
maiatzaren 5etik 8ra, arratsaldeko 16:00ak baino geroago.
- Bergarako Udalak 135 euroko dieta emango die lehiaketan izena eman eta parte hartuko duen bikote bakoitzari.
- Lehiaketako parte hartzaileak beranduenera 11:00etan agertu beharko dira San Martin plazara.
- Bakailaoa 12:45ean entregatu beharko dute parte hartzaileek.
- Sari banaketa 13:30ean izango da San Martin plazan.
ALBISTEAK MUGIKORREAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.