Oinarria
- Lehiaketa honen helburua da Bergarako Udalak Mendekoste jaietako argazkien bilduma bat osatzea eta jaiak pasa ondoren 2008ko Mendekosteak nolakoak izan diren herritarrei erakustea argazki bidez.
- Lehiaketara aurkeztutako argazkiak 2008ko Mendekoste jaietako edozein egunetan atera ahal izango dira, edo egun bat baino gehiagotan edo guztietan.
- Lehiaketa honetan interesa duen edonork hartu ahal izango du parte.
- Egile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu. Argazkiak koloretan aurkeztu beharko dira, formatu horizontalean zein bertikalean, eta kartulina edo kartoi baten itsatsita. Argazki horiek euskarri digitalean edo CD-an ere aurkeztu beharko dira. Argazkien gutxieneko neurria 18x24 zm izango da, eta kartulina edo kartoiaren gehienezko neurria 30x 40 zm. Lanen atzeko aldean argazkiaren titulua, egilearen izen-abizenak, bizilekua eta telefono zenbakia jarriko dira.
- Argazki lanak ekainaren 2an 12:00etan aurkeztu ahal izango dira beranduenera jota. Bergarako kultura etxean aurkeztu beharko dira.
- Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak Bergarako Udalaren jabetzan geldituko dira. Udalak lehiaketara aurkeztutako argazkiekin erakusketa egingo du Bergarako Kultura etxeko erakusketa aretoan 2008ko ekainaren 13tik 27ra. Erakusketaren ordutegia ondorengoa izango da: astelehenetik ostiralera: 18:00 – 21:00.
- Lehiaketaren sari banaketa ekainaren 16an egingo da, 19:00etan, erakusketaren inaugurazioarekin batera.
- Udalak egoki ikusten duenean, lehiaketara aurkeztutako argazkiak erabili ahal izango ditu, eta beraien erabilera egin ordenagailuetako programa ezberdinen bidez, bai osotasunean edo bai argazkiaren zati bat hartuz.
- Lehiaketa honetako bilduma onenak 200 euroko saria eskuratuko du. Horretaz gain, 2 argazki onenak ere sarituko dira, bakoitza 100 eurorekin.
- Bergarako Udaleko jai batzordeak izendatuko ditu epaimahaiko kideak, eta beraien erabakia apelaezina izango da. Epaimahaiko kideek argazkien kalitateaz gain kontuan hartuko dute argazkiek Bergarako 2008ko Mendekoste jaien esentzia eta giroa egoki islatzea.