Mendekoste jaietarako motorrak berotzen

Maider Arregi 2010ko api. 15a, 14:08
Jai Batzordea, Mendekoste jaien prestaketa lanetan buru belarri dabil. Aurten maiatzaren 21etik 25era bitartean ospatuko dira; beraz, hilabete eskas falta da Bitorianatxoren jaitsierarako. Egitarauan, besteak beste, bazkari herrikoia, goitibehera jaitsiera, bakailao lehiaketa eta pintura lehiaketa izango dira.

Bazkari herrikoak urtez urte izan duen arrakasta ikusirik Jai Batzordeak 700 bazkari txartel saltzen jartzea erabaki du. Bazkaria San Martin plazan izango da. Hala ere, euri arriskua iragarrita izan ezkero,  jendetza guztiak bazkarirako aukera izan dezan, Labegaraietako kiroldegian antolatuko da. Bertara joateko udalak urbano zerbitzua jarriko du. 

Bazkariko menua:

  • patatak errioxar erara
  • txahal raugota
  • etxeko hostopila
  • edariak, ogia eta kafea

Bazkariko prezioa: helduentzat 15 eurokoa da eta 10 urtetik beherako umeentzat 10 euro izango da. Zeliakoentzako bazkaria behar duenak kultura etxean abisua eman beharko du txartel salmenta epea amaitu baino lehen.

Bazkariko txartelak Ariznoa, Pol-Pol eta kultura etxean egongo dira salgai apirilaren 26tik aurrera.Txartelak erosteko epea maiatzaren 13an amaituko da. 
Bestalde, Gazteria Kontseiluko kideen eskaerari jarraituz aurten Goitibehera txapelketa antolatu da Mendekoste zapaturako,  maiatzak 22.  San Martzial bidean (bidegurutzetik behera) egingo da eta 12:00etan hasiko da

Goitibehera txapelketa bergarar guztiei zuzenduta dago eta hainbat sari egongo dira:

  • 1go postua (16 urtetik gorakoentzat): 300 euro
  • 1go postua (12-16 urte bitartekoentzat): 150 euro
  • Emakumeek gidatutako goitibeherarik originalena: 100 euro

Goitibeherak egiteko baldintzarik ez da jarriko. Baina parte hartzaileek motorreko kaskoa eta arropa egokia eman beharko dute. Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea maiatzaren 17a baino lehen kultura etxean (943 779160) egin beharko da.

Mendekoste jaietako egitarauaren azala egiteko kartel lehiaketako irabazlea, Ruben Montero Millan izan da. Ruben Monterok, aurten Udalak antolaturiko bigarren kartel lehiaketa irabazi du. Otsailean ospatu ziren aratusteetako egitarauko azala ere berea izan zen. Kartel lehiaketa honetako saria 600 eurokoa izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak