Bergarako Udalak, 2008ko apirilaren 15eko Alkatearen dekretuz hartutako erabakiaren bitartez, 2008ko Mendekoste jaietan txosnekin lurzoru publikoa okupatzeko baimenak arautuko dituen Baldintza-Plegua onarturik, idatzi honen bitartez interesa duzuen Bergarako irabaz asmorik gabeko entitate edo elkarteei eskaerak aurkezteko epea 2008ko apirilaren 29ko, 12:00etan bukatzen dela jakinarazten zaizue.
Eskaera orriak eta Baldintzen Plegua Udaletxeko Idazkaritzan eta webgune honetan eskura ditzakezue.
Eskaera orria (pdf, 108kb)