Mendekoste jaietan kirolaz gozatzeko aukera aparta

Maider Arregi 2009ko mai. 26a, 10:51
Kirol sailak Mendekoste jaietarako aukera zabala prestatu du kirolaz gozatzeko. Besteak beste, Eskola kiroleko jaiaz, Kick-boxing-az, Gipuzkoako Erremonte kopaz edota herri kirolez gozatzeko aukera izango da:

Maiatzak 29, barikua

  • Eskola kiroleko jaia: 17:00-19:00: Bergarako Eskola Kirol Kontseilua. Mariaren Lagundiako patioan. Benjaminak 17:00etan eta alebinak 18:15ean.

Maiatzak 30, zapatua

  • EH - Frantzia Selekzio arteko Kick-boxing topaketa. ESAIT. Zezen Plazan, 18:30ean. (Euria balego udal pilotalekuan). Sarrera Salmenta: Pol Pol eta Ariznoan. Ring inguruko aulkiak, 20 euro. Harmailetako eserlekua 15 euro.

Maiatzak 31, domeka

  • Euskadiko Banakako Xake Azkarreko txapelketa. Bergarako Xake KE. 10:00-14:00, Agorrosinen.
  • Gipuzkoako Erremonte Kopa. 17:30ean, udal pilotalekuan.
  • Ziklismo Lasterketa. LXXIV Pentekostes Saria. Lokatza Ziklismo Eskola. 9:30-12:30. Lehendakari Txapelketarako puntuagarria. Labegaraieta auzoa.
  • Xake. Bergara Hiria.Taldekako Xake txapelketa. Bergarako Xake KE. 16:00-20:00, Agorrosinen.

Ekainak 1, astelehena

  • Koadrila arteko Herri kirol topaketa.11:00etan Ariznoa plazan.
  • Plater tiroketa.SCD Ollagorra.Lekua zehazteke, 10:30ean.
  • Bergara Hiria. Pilota Partidak FINALAk. BKE Pilota Saila. Udal Pilotalekuan, 19:30ean.

Ekainak 2, martitzena

Pilota Partida profesionalak, ASPE. Udal Pilotalekua, 17:30ean.

Olazabal - Urberuaga // Aritz Lasa- Arruti

Gonzalez - Laskurain // Xala – Zubieta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak