Mendekoste jaietan bakailao lehiaketa egingo da

Maider Arregi 2009ko mai. 7a, 18:52

Mendekoste jaietako egitarauaren barnean, maiatzaren 31n, zapatuan, elkarteen arteko bakailao lehiaketa egingo da, 11:00etan San Martin plazan. Jarraian dituzue lehiaketa honetako argibideak:

Bergarako Udaleko kultura sailak bakailao lehiaketa deitu du aurtengo Mendekoste jaietarako, oinarri hauen arabera:

  • Bergarako gastronomia elkarteek hartu ahal izango dute parte. Elkarte bakoitzetik talde bakarrak eman ahal izango du izena lehiaketan, eta talde bakoitza 2 pertsonaz osatuta egongo da.
  • Apuntatzeko azken eguna: maiatzaren 18a, telefonoz Bergarako kultura etxera deituta (943 77 91 59).
  • Lehiaketako parte hartzaileek Bergarako Kultura etxean hartuko dituzte lurrezko kazuelak, maiatzaren 20tik 26ra, arratsaldeko 16:00ak baino geroago.
  • Bergarako Udalak 135 euroko dieta emango die lehiaketan izena eman eta parte hartuko duen bikote bakoitzari. Dieta horrekin bakailaoa eta berau prestatzeko behar dituzten osagarri guztiak erosiko dituzte lehiaketako parte hartzaileek.
  • Lehiaketako parte hartzaileak beranduenera 11:00etan agertu beharko dira San Martin plazara.
  • Bakailaoa 12:45ean entregatu beharko dute parte hartzaileek.
  • Epaimahaiko kideak Bergarako Udalak izendatuko ditu, eta beraien erabakia apelaezina izango da.
  • Sari banaketa 13:45ean izango da San Martin plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak