Mendekoste jaietako zapia egiteko marrazki lehiaketa martxan dago

Maider Arregi 2010eko apirilaren 15a

Jardunek aurten ere Bergarako jaietako zapiak izango duen marrazkia aukeratzeko lehiaketa deitu du. Edonork parte har dezake eta nahi beste marrazki aurkeztu daitezke. Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 5a da.

 

Oinarriak

- Marrazkia A4 formatuan eta txuri beltzean

- Marrazkiaren gaia: jaiekin lotutakoa

- Marrazkiarekin batera euskararen aldeko lema labur bat jarri beharko da

- Lanak aurkezteko azken eguna: maiatzak 5

- Lanak Jardunen bulegoan aurkeztu edo jardun@topagunea.com helbidera bidali

- Saria: 60 euro

- Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaikoek horrela erabakitzen badute

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak