Mendekoste jaietako zapiaren marrazkia aurkezteko azken eguna apirilaren 25a izango da

Jokin Bereziartua Lizarazu 2008ko mar. 28a, 10:28
Aurtengo Mendekoste jaietarako zapiaren marrazki lehiaketara aurkeztekotan dabilenak apirilaren 25a baino lehenago egin beharko du. Jardun euskara elkarteak antolatuta, jaietarako zapiak bete beharko dituen gutxieneko baldintzak honako hauek dira: marrazkiak A-4 formatuan aurkeztu beharko dira eta marrazkiarekin batera zapiak euskararen erabilera bultzatzen duen leloren bat izan beharko du.

Mendekoste jaietarako programaren azalari dagokionez, Bergarako Kultura Zerbitzuak marrazki lehiaketa antolatu du, urtero moduan.
Apirilaren 7ko 13:00ak baino lehen aurkeztu beharko da jaiak iragarriko dituen kartelaren marrazkia. Marrazki irabazleak 600 euroko saria jasoko du, baina saria eman gabe gera daiteke, epaileek hala baderitzote.

Bestalde, marrazkiak bete beharreko oinarri teknikoak honakoak dira: kartelek 24 x 34 zentimetroko neurria izan behar dute, formatu bertikalean. Horretaz gain, paperean inprimatuta eta kartoizko oinarri baten gainean aurkeztea derrigorrezkoa da, eta teknika librea erabili ahal izango da.
Kartelek izan beharreko testua Pentekoste Jaiak 2008 Bergara da eta ezin izango dute egilearen nortasuna agerian utz dezakeen ezer eduki. Gainera, atzeko aldean lelo bat dutela aurkeztuko dira kartelak: gutun-azal itxi batean leloa kanpoan eta egilearen datuak barruan jarri beharko dira.
Horretaz guztiaz gainera, saritu gabe geratu diren lanak erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta 30 eguneko epean jaso ahal izango dira. Epe hori amaituta, Udala lan horietaz baliatu ahal izango da.

Interesatu guztiek Jardun euskara elkartearen bulegoan aurkeztu edo         jardun@topagunea.com helbide elektronikora bidali beharko dituzte lanak.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak