Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lehiaketa honetan, Bergaran erroldatutako edozein pertsonak har dezake parte. Kartelak kultura etxean aurkeztu beharko dira, apirilaren 13ko 13:00ak baino lehen. Jarrain dituzue bete beharreko oinarriak:
Lehiaketa honetan
Bergaran erroldatutako edozein pertsonak har dezake parte.
Kartelek 24 x 34
zentimetroko neurria izango dute, eta formatu bertikala.
Kartelak paperean
inprimatuta eta kartoizko oinarri baten gainean aurkeztuko dira. Era
berean, kartelaren kopia digitala CD informatiko batean ere aurkeztu
beharko da.
Teknika librea erabili
ahal izango da.
Kartelek ondorengo
testua eraman beharko dute nahitaez: PENTEKOSTE JAIAK 2010 BERGARA.
Lehiaketa honetara
aurkeztutako lanak orijinalak izango dira, eta beste lehiaketa batean
inoiz saritu gabeak. Bergarako Udalak plagioa egon denaren zantzurik
ikusten badu, sortutako kalteen aurrean kalte-ordainak eskatu ahal izango
dizkio plagioaren egileari.
Lehiaketako irabazleak
600€ eskuratuko ditu. Saria eman gabe ere geldi daiteke, epaimahaikoek
gutxieneko kalitaterik ez dagoela uste badute.
Udalak egoki ikusiz
gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatu ahal izango
du.
Kartelek ez dute
egilearen nortasuna agerian utz dezakeen ezer edukiko. Atzealdean lelo
bat dutela aurkeztuko dira kartelak. Gutunazal itxi batean leloa kanpoan
eta egilearen datuak barruan jarriko dira. Era berean, gutunazal
itxi horretan ondorengo dokumentua ere sinatu beharko du kartelaren
egileak: Nik, (egilearen izen-abizenak) eta NAN zenbakia (zenbakia)
dudanak, zin egiten dut kartel lehiaketa honetara aurkeztutako lana
originala dela, eta inon saritu gabea (egilearen sinadura).
Kartelak Bergarako
Kultura Etxean aurkeztuko dira, apirilaren 13ko 13:00ak baino lehen.
Epaia jakitera
ematen den egunean jakinaraziko da epaimahaia nortzuk osatu duten.
Epaimahaiko kideek
hartutako erabakia aldaezina izango da.
Saritu gabe gertatu
diren lanak erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta hogeita hamar eguneko
epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren egileek jaso ez badituzte,
pentsatuko da ez dituztela aintzakotzat hartzen, eta Udala horietaz
libreki baliatu ahal izango da. Era berean, ez da erreklamazio edo indemnizazio
eskubiderik onartuko.
Saritutako lanaz
Bergarako Udala jabetuko da, eta argitaratzeko, eraldatzeko, zabaltzeko
eta abarrerako eskubidea izango du.
Lehiaketa honetan
parte hartzeak berarekin dakar oinarri hauek onartzea.