Mendekoste jaietako kartel lehiaketa abian da

Maider Arregi 2008ko martxoaren 6a

Bergarako Mendekoste jaiak laster iritsiko dira. Hala, jaietako programaren azala egiteko lehiaketa martxan jarri du kultura zerbitzuak. Kartelak Bergarako kultura etxean aurkeztu beharko dira, apirilaren 7ko 13:00ak baino lehen.

1. Lehiaketa honetan Bergaran bizi edo erroldatutako edozein pertsonak har dezake parte.

2. Kartelek 24 x 34 zentimetroko neurria izango dute, eta formatu bertikala.

3. Kartelak paperean inprimatuta eta kartoizko oinarri baten gainean aurkeztuko dira.

4. Teknika librea erabili ahal izango da.

5. Kartelek ondorengo testua eraman beharko dute nahitaez: PENTEKOSTE JAIAK 2008 BERGARA.

6. Lehiaketako irabazleak 600 euro eskuratuko ditu. Saria eman gabe ere geldi daiteke, epaimahaikoek gutxieneko kalitaterik ez dagoela uste badute.

7. Udalak egoki ikusiz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatu ahal izango du.

8. Kartelek ez dute egilearen nortasuna agerian utz dezakeen ezer edukiko. Atzealdean lelo bat dutela aurkeztuko dira kartelak. Gutunazal itxi batean leloa kanpoan eta egilearen datuak barruan jarriko dira.

9. Kartelak Bergarako Kultura Etxean aurkeztuko dira, apirilaren 7ko 13:00ak baino lehen.

10. Epaia jakitera ematen den egunean jakinaraziko da epaimahaia nortzuk osatu duten.

11. Epaimahaiko kideek hartutako erabakia aldaezina izango da.

12. Saritu gabe gertatu diren lanak erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta hogeita hamar eguneko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren egileek jaso ez badituzte, pentsatuko da ez dituztela aintzakotzat hartzen, eta Udala horietaz libreki baliatu ahal izango da. Era berean, ez da erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik onartuko.

13. Saritutako lanaz Bergarako Udala jabetuko da, eta argitaratzeko, eraldatzeko, zabaltzeko eta abarrerako eskubidea izango du.

14. Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri hauek onartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak