Mendekoste jaien balorazio positiboa egin du kultura sailak. BIDEOA

Maider Arregi 2008ko maiatzaren 22a

Pazko jaien balorazio positiboa egin dute Bergarako jai batzordeko kideek. Eguraldiak ez zuen asko lagundu kaleko ekitaldietan; hala ere, azpimarratu dute ekitaldi guztiak aurrera eraman zituztela. Herritarren parte hartzeari dagokionez, gustura daude jai batzordekoak. Aurreko urteetan baino jende gehiago ibili dela esan dute.


Aurreko urteekin alderatuz, aurtengo Pazko jaietan herritarren parte hartzea handiago izan dela azpimarratu dute jai batzordeko kideek. Eguraldia lagun izan ez arren, jendeak erantzun ona eman duela gogoratu du Enara Minguez Kultura zinegotziak. Jai batzordearen ustez, asteleheneko herri bazkaria eta zezen plazako errekortadore eskola izan dira jaietako ekitaldi jendetsuenak.


Herriko kaleetan jarritako banderatxoak, gune ezberdinetan ipinitako egitarau kartelak eta batez ere herriko sarreran jarritako ongi etorri kartelak aurtengo Pazko jaiak girotzeko balio izan dutela azaldu dute jai batzordeko kideek. Jaien balorazio ona egin dute.

Bestalde, jai batzordeak bultzatuta txosnetan edalontzi berrerabilgarriak jarri dituzte aurten lehenengoz. Esperientzia ona izan dela kontuan hartuta, datorren urteari begira tabernetara luzatu gura dute gonbidapena.  Edalontzi berrerabilgarriekin txosna gunean sortutako zaborra gutxitu dela konturatu dira; hala, datorren urteari begira kaleetan sortzen den zaborra ere gutxitu gura dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak