Mekolaldeko araztegiaren gaineko azalpenak jaso dituzte Esther Larrañaga Ingurumen sailburuak eta bisitara gonbidatutako guztiek saileko ingeniari Michel Corcueraren eskutik. Araztegiak azken teknologia erabiliko du materia organikoa prozesu biologiko eta fisiko bidez ezabatzeko. Lokatzen tratamenduan ere teknologia berriena erabiltzen du.
Obren berezitasun bat izan da kontrol-eraikina hartzen duen baserria berritu egin dutela goitik behera. Obren barruan ere, araztegira sarrera ematen duen zubi bat eta industrialde bat egin dituzte.
Araztegiak 13.659.000 eurotik gorako kostua du; kostu hori izango du azpiegitura martxan jartzeak, eta Bergarako, Antzuolako eta Elgetako urak garbituko ditu.