Material turistiko berria atera du Bergarako udalak

Txomin Madina Milikua 2008ko abu. 8a, 17:41
Asmoa da orain arte zegoen material zaharkitua eguneratu eta zabaltzea. Bost hizkuntzatan dagoen eskuorriak, hiru postalez osatutako sortak eta turismo bulegoaren poltsak osatzen dute material berria.

Eskuorri berrietan informazioa osatuagoa da; betiko monumentuak agertzen dira, baina ikuspegi zabalagoa eman guran, beste era bateko informazioa ere agertzen da: auzoei, kultur ekitaldiei eta Agorrosingo spari buruzkoa eta tostoi eta errellenoen zein herriko jaien inguruko azalpenak  adibidez. Errepideei buruzko informazio praktikoaren berri ere ematen da: hiriburekiko distantzia, errepide sare nagusia, Bergarara nola heldu...

Eskuorriaren bost edizio egin dira, bost hizkuntza ezberdinetan: euskarazko bertsioan 4000 ale, gaztelerazkoan 6000, katalanez 3000 frantsezez 3000 eta ingelesez beste 3000.

Postalak eta poltsa

Hiru postal desberdinez osatutako sorta ere kaleratu du Udalak, herriko txoko bitxi eta ederrenetako imajinekin, eta baita turismo bulegoaren poltsa ere, San Martingo plaza oinarri hartuta diseinatu dutena. 1000 postal sorta kaleratu dituzte, poltsak berriz, 3000. Udaletik eskerrak eman nahi izan dizkiete material hau lantzen lagundu duten Benito Cantero eta Felix Idigoras argazkilariei.

Turismoa dinamizatu

Mikel Elkoroberezibar Bergarako turismo zinegotziak adierazi duenez, orain arte herrian turismoa bultzatzeko ekindako ekimenak onak izan diren arren, Udalaren asmoa da urrats bat haratago joatea. Hala, materiala berriztatzea lehenengo pausu bat izan dela esan du, baina gaineratu, aurrera begira beste hainbat ekimen ere prestatzen dabiltzala. Turismo plan bat egiteko asmoa ere azaldu du Elkoroberezibarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak