Masterrekako jauregi ondoko iturria berreskuratu egingo dute

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko urt. 25a, 17:29
Jauregiaren sarrera, teilatu-hegala eta fatxada eraberritu egingo dituzte eta 10 etxebizitza, bost garaje eta berdegunea egin.


Masterreka kaleko iturria berreskuratu egingo dute XVIII mendeko jauregiko lanekin batera. Iturria dagoen horma bota egingo dute, espaloia zabaltzeko, eta lanak bukatu ostean iturri berri bat jarriko dute orain dagoena baino pixka bat atzerago.

Igerilekurik ez
Hamar etxebizitza egingo dituzte Masterreka kaleko 30 zenbakian dagoen Berastegi jauregian. Jesus Laskurain aparejadoreak dioen moduan, "pitzadurak ditu eraikinak eta egitura sendotzen ari gara orain, barruko lanak hasteko gero". Eraikinaren sarrera eraberritu egingo dute, baita leihoetako egitura batzuk eta teilatu-hegala ere. 10 etxebizitzaz gain bost garaje eta berdegune bat ere egingo dute bizilagunendako, baina igerilekurik ez. Hilabete inguru hasi ziren lanean eta urte t' erdi inguru beharko dute eraikin osoa erabat eraberritzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak