Martokon aparkalekuak egiteko proiektua esleitu du Udalak

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko aza. 2a, 17:30
Martoko auzoko mugikortasuna hobetzeko asmoz, kalea zabalago egin eta aparkalekuak egokitzeko asmoa du Udalak. Horretarako, proiektu teknikoaren idazketa Xabier Yeregi arkitektoari esleitu berri diote 6.538 eurotan.

Martoko gaina da zabalago egingo dutena, errepidearen kontra dagoen mendi magala janda, hain justu ere –gaur egun ortuak daude han–. Udal arduradunek azaldu dutenez, magalari eusten dion horma atzeratu eta han irabaziko duten gunean aparkalekuak egin nahi dituzte. 

Agurne Barruso alkateak azaldu duenez, Plan Orokorrean jasota dago lur eremu horretan etxebizitzak egingo direla, baina adostasunera iritsi dira lurren jabeekin: "Oraingoz, ez dute etxerik eraikitzeko asmorik; horregatik, bien bitartean, aparkalekuak egingo ditugu, betiere euren aprobetxamendua galdu barik", azaldu du Barrusok. Alkateak gehitu duenez, abendurako egongo da proiektua idatzita eta orduan jakingo da, besteak beste, zenbat ibilgailurendako lekua egongo den.

Martoko eta Zubiaurre auzoetako gabezia nagusietako bat aparkalekuarena izanda, proiektu berri horrek arazoari irtenbidea emango dio, neurri baten, behintzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak