Martoko auzoko berdegunean zuhaitzak landatu dituzte

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko martxoaren 2a

San Antonio eta Martoko artean, errekaren kontra dagoen berdegunean eta ibilbidean zuhaitzak landatu dituzte asteon. Iaz arte erregulatu bareko aparkaleku gisa erabiltzen zen gune hori; hainbat auzotarrek lagatzen zuten autoa hor. Dena den, San Antonio eta Martoko auzoen arteko oinezkoendako bidea konpontzearekin batera berdegune gisa berreskuratu dute gune hori.
Udaleko lorezainek landatu dituzte zuhaitzok: zortzi gereziondo, sei makal, eta bost lizar landatu dituzte. Gunearen lorezaintza lanak erabat bukatzeko falta dira zuhaixkak jartzea eta belarra ereitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak