Martin Mendizabalek Euskararen jatorria delako hitzaldia egingo du otsailaren 25ean, eguena, 19:00etan, kultura etxean. Batik bat toponimiari emango dio garrantzia Mendizabalek hitzaldian. Lurraren eta gorputzeko atalen arteko uztarketa egingo du Arantzazuko abadeak hitzaldian eta euskara nondik datorren baino, euskararen berbak nola sortzen diren azalduko du zaldibiarrak. "Silabario eta soinu ezberdinetan euskararen jatorria aurki genezake", dio Martin Mendizabalek.
Mendizabal abadeak egingo duen hitzaldia Jardun euskara elkarteak antolatu du.