Markel Olano Mizpirualden egon da

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko maiatzaren 17a

Gizartean gero eta nagusi gehiago egoteari erantzun egin behar zaiola esan du.

Markel Olanok, Gipuzkoako ahaldun nagusirako EAJren hautagaia, Mizpirualde egoitza bisitatu zuen atzo, eguena. Ondoan izan zituen German Muruamendiaraz EAJren Bergarako alkategaia eta Maribel Vaquero, EAJren Batzar Nagusietarako hautagaia. German Iruretagoiena Mizpirualde egoitzako zuzendariak egin zituen gidari lanak.

Markel Olanoren esanetan, "gizarte politika EAJren programaren sei puntuetako bat da. Gero eta pertsona nagusi gehiago daude, horrek ardura izatea eskatzen du eta horri erantzun egin behar diogu, bai politikariok baita herritarrek ere". "Baina erantzun hori emankorra eta iraunkorra izan behar da eta horregatik ezinbestekoa da erakundeen arteko harremana eta egoitzetako nagusiak ez ezik, gutxituak, etorkinak, etxean daudenak edo adin gabekoak kontuan hartzea", jarraitu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak